2018-03-02 - KONPAINIAREN URTEROKO BAZKARIA

Urtero bezala bazkari bat antolatu da konpainiaren kide guztientzat.
Apirilaren 21an izango da Jaizkibel Hotelean 14ak aldera.

Apuntatu nahi duenak konpainiaren komisio kide bateri jakinarazi beharko dio (e-maila info@akartegi.net, telefonoz, whatsapp-ez...) eta lagun batekin joan daiteke.

Menua aurrerago jakinaraziko da.


Azken eguna apuntatzeko: Apirilaren 7an

____________________________________________________________________________________________

2017-07-08 -
KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2017

Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Aurtengo lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.

2017ko Kantinerak aurkezteko epea zabalik

Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna Uztailaren 20a izango da. Bete beharreko baldintzak hurrengoak dira:

Araudiaren 15.1 artikuluan jartzen duen bezala, Kantinera hautagaiak honako baldintza hauek bete behar ditu:

1.- Emakumea izatea
2.- 20 urte beteak izatea, edo aukeratutako urtean betetzea.
3.- Gutxienez 10 urtez Hondarribian bizitzea.
4.- Akartegin bizitzea edo konpainian 10 urtez desfilatzen duen kide baten alaba, biloba edo arreba izatea. Akartegin desfilatu duten kantinera guztiak konpainiako partaideak dira, etzaie 10 urte desfilatzeko baldintza ezartzen.

Proposamenak posta idatziz bidaliko dira horretarako jarritako postontzira:
             Apto. de Correos 367
             20280 Hondarribia

Proposamenean ondoko datuak idatziko dira:
Izena eta bi abizenak, jaiotze data eta lekua, NANen fotokopia edo jaiotze agiria, gaur egungo bizilekua, harremanetarako telefonoa, proposatutako hautagaiaren argazki eguneratua, eta datu guzti horietaz gainera, hautagaia Hondarribian jaioa ez bada, gutxienez 10 urtez bertan bizi delako ziurtagiria, Hiri honetako Udaletxeko Estatistika eta Zentsu Bulegoan emandakoa.

Baldintza horiek betetzen ez dituzten proposamenak kendu egingo dira.

Edozein kontsultarako: info@akartegi.net

_____________________________________________________________________________________________

2017-02-27 - KONPAINIAREN URTEROKO BAZKARIA

Urtero bezala bazkari bat antolatu da konpainiaren kide guztientzat. Apirilaren 8an izango da Jaizkibel Hotelean 14ak aldera.

Apuntatu nahi duenak konpainiaren
komisio kide bateri jakinarazi beharko dio (e-maila info@akartegi.net, telefonoz, whatsapp-ez...) eta lagun batekin joan daiteke.

Menua aurrerago jakinaraziko da.

Azken eguna apuntatzeko: Martxoaren 25ean

____________________________________________________________________________________________


2016-07-05 - TXIBILITOENTZAT TAILERRA 2016

Berritasun bezala, aurten txibilitoa jotzen ikasi edo hobeto nahi duenarentzat tailerra antolatuko dugu. Alkartasuna elkartean izango dira Abuztuaren 31an eta Irailaren 1ean arratsaldeko 19:00etan. Interesatuta dagoena konpainiarekin harremanetan jarri.

____________________________________________________________________________________________


2016-07-05 - 2016KO ENTSAILUEN DATAK, ORDUTEGIA ETA IBILBIDEAK

2016ko Alarderako entsailuak Irailaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira Kopatik aterata. Geratzeko ordua 19:45etan izango da. Ibilbideak jakiteko, egin ezazu klik hemen.

                            Animatu jendeari entsailuetara etortzea

_____________________________________________________________________________________________


2016-07-05 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2016

Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Aurtengo lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.

2016ko Kantinerak aurkezteko epea zabalik

Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna Uztailaren 14a izango da. Bete beharreko baldintzak hurrengoak dira:

Araudiaren 15.1 artikuluan jartzen duen bezala, Kantinera hautagaiak honako baldintza hauek bete behar ditu:

1.- Emakumea izatea
2.- 20 urte beteak izatea, edo aukeratutako urtean betetzea.
3.- Gutxienez 10 urtez Hondarribian bizitzea.
4.- Akartegin bizitzea edo konpainian 10 urtez desfilatzen duen kide baten alaba edo arreba izatea.

Proposamenak posta idatziz bidaliko dira horretarako jarritako postontzira:
             Apto. de Correos 367
             20280 Hondarribia

Proposamenean ondoko datuak idatziko dira:
Izena eta bi abizenak, jaiotze data eta lekua, NANen fotokopia edo jaiotze agiria, gaur egungo bizilekua, harremanetarako telefonoa, proposatutako hautagaiaren argazki eguneratua, eta datu guzti horietaz gainera, hautagaia Hondarribian jaioa ez bada, gutxienez 10 urtez bertan bizi delako ziurtagiria, Hiri honetako Udaletxeko Estatistika eta Zentsu Bulegoan emandakoa.

Baldintza horiek betetzen ez dituzten proposamenak kendu egingo dira.

Edozein kontsultarako: info@akartegi.net

_____________________________________________________________________________________________


2016-03-18 - AKARTEGI KONPAINIAKO URTEROKO BAZKARIA 2016

Urtero bezala Akartegiko bazkaria izango dugu Apirilak 9an Jaizkibel Hotelean. Denak gonbidatuta zaudete bazkarira. Animatu zaitezte!! Gora Akartegi!!

GARRANTZITSUA:
Apuntatzeko bidali emaila: info@akartegi.net



_____________________________________________________________________________________________

2015-08-29 - KARTUTXOEN BANAKETA

Kartutxoak entsailuen egunetan banatuko dira arratsaldeko 19:00etan Jaizkibel Hotelean. Puntualtasuna eskatzen da.

GARRANTZITSUA: Hilak 8an, Alarde egunean, ez da kartutxorik banatuko.


_____________________________________________________________________________________________

2015-08-29 - 2015KO ENTSAILUEN DATAK, ORDUTEGIA ETA IBILBIDEAK

2015ko Alarderako entsailuak Irailaren 2, 3, 4 eta 5ean izango dira Kopatik aterata. Geratzeko ordua 19:45etan izango da. Ibilbideak jakiteko, egin ezazu klik hemen.

                            Animatu jendeari entsailuetara etortzea

_____________________________________________________________________________________________

2015-07-05 - 2015 URTEKO KUOTA

Gogoratu Uztailaren 15a baino lehen, 2015eko kuotaren 10€-ko zenbatekoa pasako zaizue zuen kontu korrontetik.

Kontu korrontearen zenbakia eman ez dutenek Uztailaren 15a baino lehen 10€ko ingreso bat egin beharko dute Laboral Kutxako 3035 0059 80 0591075324 kontuan, haien izen eta bi abizenak adieraziz.

_____________________________________________________________________________________________


2015-07-05 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2015

Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Aurtengo lekua Hondarribiko Club Naútico Elkartean izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.

2015ko Kantinerak aurkezteko epea zabalik

Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna Uztailaren 17a izango da. Bete beharreko baldintzak hurrengoak dira:

Araudiaren 15.1 artikuluan jartzen duen bezala, Kantinera hautagaiak honako baldintza hauek bete behar ditu:

1.- Emakumea izatea
2.- 20 urte beteak izatea, edo aukeratutako urtean betetzea.
3.- Gutxienez 10 urtez Hondarribian bizitzea.
4.- Akartegin bizitzea edo konpainian 10 urtez desfilatzen duen kide baten alaba edo arreba izatea.

Proposamenak posta idatziz bidaliko dira horretarako jarritako postontzira:
             Apto. de Correos 367
             20280 Hondarribia

Proposamenean ondoko datuak idatziko dira:
Izena eta bi abizenak, jaiotze data eta lekua, NANen fotokopia edo jaiotze agiria, gaur egungo bizilekua, harremanetarako telefonoa, proposatutako hautagaiaren argazki eguneratua, eta datu guzti horietaz gainera, hautagaia Hondarribian jaioa ez bada, gutxienez 10 urtez bertan bizi delako ziurtagiria, Hiri honetako Udaletxeko Estatistika eta Zentsu Bulegoan emandakoa.

Baldintza horiek betetzen ez dituzten proposamenak kendu egingo dira.

Edozein kontsultarako: info@akartegi.net

_____________________________________________________________________________________________

2015-06-15 - URTEKO BAZKARIA 2015

Pasaden Maiatzaren 2an ospatu zen Akartegi Konpañiako urteko bazkaria, bertara kide eta kide ohiak gerturatu ziren, elkarrekin Jaizkibel Hotelari homenaldi txiki bat eskeini genion bere interes gabeko laguntzarengatik.



_____________________________________________________________________________________________

2015-01-16 - 2014KO GABONETAKO LOTERIA KOBRATZEKO INFORMAZIOA

Abenduaren 22an saritutako 2014ko Gabonetako Loteria kobratzeko, Irungo Fuenterrabia kalean dagoen 2. Administraziora joan behar da.

_____________________________________________________________________________________________

2014-09-05 - IRTEERA ALARDEA 2014

Datorren astelehenean Irailak 8 Akartegi Konpainia goizeko 6:15etan Kopatik aterako gara. Mesedez, puntualak izan.

Eskopetentzat: Gogoratu hilaren 8an EZ direla kartutxoak banatuko.


_____________________________________________________________________________________________

2014-08-25 - KARTUTXOEN BANAKETA - ALDAKETA!!!

Kartutxoak Irailaren 4an banatuko dira arratsaldeko 19:00etan Jaizkibel Hotelean. Puntualtasuna eskatzen da.

GARRANTZITSUA: Hilak 8an, Alarde egunean, ez da kartutxorik banatuko.


_____________________________________________________________________________________________


2014-08-20 - 2014KO ENTSAILUEN DATAK, ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAK

2014ko Alarderako entsailuak Irailaren 1, 2, 3 eta 4ean izango dira Kopatik aterata. Geratzeko ordua hilaren 1ean 19:30tan izango da, eta hilak 2, 3 eta 4ean 19:45. Ibilbideak jakiteko, egin ezazu klik hemen.

Entsailuetan Eusko ukituko dugu Sainduaren parean.

_____________________________________________________________________________________________


2014-07-02 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2014

Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Lekua Saindua izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.

Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 15a izango da. Bete beharreko baldintzak konpainiaren Estatutuetan daude.

Hautagaiak aurkezteko era ezberdinak daude:
- Postaz:
        Apto. de Correos 367
        20280 Hondarribia

- Kapitainari edo batzordeko kide bateri iritsi araziz.

Edozein kontsultarako: info@akartegi.net



_____________________________________________________________________________________________


2013-09-05 - IRTEERA ALARDEA 2013

Datorren igandean Irailak 8 Akartegi Konpainia goizeko 6:15etan Kopatik aterako gara. Mesedez, puntualak izan.

Eskopetentzat:
Gogoratu hilaren 8an EZ direla kartutxoak banatuko.

_____________________________________________________________________________________________


2013-08-18 - KARTUTXOEN BANAKETA

Datorren ostirala Abuztuak 23 arratsaldeko 19:30etan 2013 Alarderako kartutxoak banatuko dira. Banaketa Hotel Jaizkibel-en izango da.

GARRANTZITSUA: Egun hortan jasotzen ez badira, entsailuetan eta Irailak 7ko Guadalupeko Salve-an jaso ahal izango dira. Hilak 8an EZ dira kartutxoak banatuko.

_____________________________________________________________________________________________


2013-08-18 - ENTSAILUAK 2013

2013 Alarderako entsailuak Irailak 2, 3, 4 eta 5ean izango dira arratsaldeko 20:00etan. Irteera Kopatik izango da.


_____________________________________________________________________________________________


2013-07-06 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2013

Datorren Uztailaren 25an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.

Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 14a izango da. Bete beharreko baldintzak konpainiaren Estatutuetan daude.



_____________________________________________________________________________________________



2013-01-01 - AKARTEGI KONPAINIAKO AFARIA

Datorren Urtarrilaren 25ean Akartegi Konpainiako afari bat egingo da. Afaria konpainiako edozein partaideentzako izango da. Asistentzia konfirmatu beharko da ondorengo helbide elektronikora e-mail bat bidaliz: info@akartegi.net. Eskerrik asko!


_____________________________________________________________________________________________



2012-08-13 - KONPAINIAREN HISTORIA IDAZTEN

Konpainiaren historia idazten ari gara. Horretarako informazioa, anekdotak edota gertakizunak ezagutzen badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan. info@akartegi.net. Eskerrik asko!

_____________________________________________________________________________________________


2012-07-07 - KANTINERAREN AUKERAKETA ETA BALDINTZAK 2012

Datorren uztailaren 22an aurtengo alardearen kantinera aukeratzeko urteko bilera egingo da. Lekua Jaizkibel Hotela izango da, eta aukeratutako ordua 10:00etan.

Hautagaiak aurkezteko azkeneko eguna uztailaren 19a izango da. Bete beharreko baldintzak konpainiaren Estatutuetan daude.

_____________________________________________________________________________________________


2012-03-11
- ESKOPETEN BILERA

Datorren ostiralean, Martxoaren 23an, eskopeten bilera bat egingo da Guadalupe Kanping-ean. Deialdia 19:00tan izango da. Bertaratzea eskatzen da, gai honek garrantzi handia dauka eta.

_____________________________________________________________________________________________


2012-02-26 - ALARDEAN ARMAK ERAMATEKO DERRIGORREZKO BALDINTZAK

Desfilean eskopetarekin ateratzeko zerrendan egon behar duzu.

Ehizako eskopetarekin desfilatzen baduzu: eskopetaren gidaren kopia, arma baimena, NAN eta telefonoa.
Erreplikarekin desfilatzen baduzu: erreplikaren dokumentazio kopia, NAN eta telefonoa.

Guzti hau 2012ko Martxoaren 31 baino lehen konpainiaren eskutan egon behar du.

Hiru modu desberdinetan egin dezakezu:

Postaz bidali:
Apto. de Correos 367
20280 Hondarribia

E-mail bidez: info@akartegi.net

Edo Hondarribiako SOKOA Liburudendan utzita.